Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50
  51. 51
  52. 52
  53. 53
  54. 54
  55. 55
  56. 56
  57. 57
  58. 58
  59. 59
  60. 60
  61. 61
  62. 62
  63. 63
  64. 64
  65. 65
  66. 66

Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Egiptoren aurka

1. Egiptoren aurkako mezua.Hor dator Jauna Egiptora,hodei bizkor baten gainean jarria.Hura agertzean,ikara dira Egiptoko idoloak,adoregabe gelditzen egiptoarrak.

2. Honela dio Jaunak:«Bata bestearen aurkabultzatuko ditut egiptoarrak,eta elkarren aurkaborrokatuko dira:senidea senideareneta adiskidea adiskidearen aurka,hiria hiriareneta erresuma erresumaren aurka.

3. Burua galduko duteeta beren asmoak hautsiko dizkiet.Orduan, idolo eta zorilariengana,hildakoen espiritu eta aztienganajoko dute kontseilu eske.

4. Baina nagusi gogor baten eskuetanutziko ditut egiptoarrak,errege bihozgabe batekmenderatuko ditu».Hala dio Jaun ahalguztidunak.

5. Niloko urak agortu egingo dira,ibaia hutsik eta lehor geldituko;

6. ubideek kiratsa botako dute,Niloren adarrak agortzerainojaitsiko dira,kanabera eta ihiak zimelduko.

7. Nilo bazterretakoeta bokaleko ihitegia,baita ibai ondoanereindako guztia ere,ihartu egingo daeta erabat galduko.

8. Arrantzaleak intzirika izango dira,Nilon amua botatzen dutenakaieneka,uretan sarea zabaltzen dutenakatsekabez.

9. Liho-langileak etsita geldituko dira,nekromante eta ehuleak zurbil,

10. ehungileak lur jota,langile guztiak gogo-galduta.

11. Bai eroak direlaTanis hiriko buruzagiak!Faraoiari ematen dizkiotenkontseiluakkirtenkeriak dira.Nolatan esan diezaiokete faraoiari:«Jakintsuen ondorengo gara,antzinako erregeen ondorengo?»

12. Non dira zure kontseilari jakintsuak,faraoi?Jaun ahalguztidunakEgiptoren aurka dituen asmoakiragar diezazkizutela, bada,gauza badira!

13. Tanisko buruzagiak erotuak daude,Menfisko buruzagiak engainatuak.Oker daramate Egiptobere eskualde-buruek.

14. Zorabio-haizeasartu die Jaunak barruan:bere egiteko guztietanoker daramate Egipto;eta hala dabil,botaka eta balantzaka,mozkor baten antzera.

15. Eta ezin izango du inork,agintari nahiz kontseilari,handi nahiz txiki,ezer onik egin Egipton.

Egiptok Jaunari ohore emango

16. Egun hartan, emakumeen antzeko izango dira egiptoarrak; beldur-ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak eskua beraien aurka jasotzen duela ikustean.

17. Judak izuturik utziko ditu egiptoarrak; haren izena gogoratze hutsarekin, ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak Egiptoren aurka egiteko asmo duenarengatik.

18. Egun hartan, Egiptoko bost hirik hebreeraz hitz egingo dute eta Jaun ahalguztidunari leialtasun-zina egingo diote. Horietako batek «Eguzki-hiri» izango du izena.

19. Egun hartan, Jaunari sagaraturiko aldare bat egongo da Egiptoren erdian, eta Jaunaren ohorezko oroitarri bat muga ondoan.

20. Jaun ahalguztiduna Egiptoko lurraldean dagoenaren ezaugarri izango dira. Zapaltzen dituztenen aurka Jaunari laguntza eske dei egingo diotenean, hark salbatzailea bidaliko die defendatzera eta askatzera.

21. Egun hartan, Jaunak bere burua ezagutzera emango die egiptoarrei, eta egiptoarrek Jauna ezagutuko dute eta kultua emango diote, sakrifizioak eta opariak eskainiz. Jaunari promesak egingo dizkiote eta beteko.

22. Jaunak zigortuko ditu, bai, egiptoarrak, baina baita gero sendatu ere. Jaunarengana itzuliko dira, eta hark beraien erreguak entzun eta sendatu egingo ditu.

23. Egun hartan, bide zabal bat izango da Egiptotik Asiriaraino. Asiriarrak Egiptora etorriko dira eta egiptoarrak Asiriara, eta egiptoarrek eta asiriarrek batera gurtuko dute Jauna.

24. Egun hartan, Egiptoren eta Asiriaren bitarteko izango da Israel, mundu osoaren bedeinkaziorako.

25. Hona Jaun ahalguztidunak emango duen bedeinkazioa: «Bedeinkatua Egipto, nire herria; bedeinkatua Asiria, nire eskuek egina; bedeinkatua Israel, neurea dudan herria».