Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 13:9-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Horra hor Jaunaren eguna,gupidagabeko eguna,haserrez eta sumin goriz gainezka;lurraldea basamortu bihurtuko dueta bertako bekatariak suntsituko.

10. Zeruko izar eta konstelazioekez dute gehiago argirik emango;eguzkia atera orduko ilunduko da,eta ilargiak ez du argi egingo.

11. Honela dio Jaunak:«Zigortu egingo dutmundua bere bidegabekeriengatik,gaizkileak beren gaiztakeriengatik.Zapaldu egingo duthandiputzen harrokeria,lurrera botako jauntxoen oilarkeria.

12. Urre garbia baino urriago,Ofirko urrea baino urriagobihurtuko dira gizakiak.

13. Dar-dar egingo du zeruaketa lurrak oinarritik ikara,Jaun ahalguztidun honekneure haserrea eta sumin goriaazalduko dudan egunean.

14. Orduan, gazela izutuaren antzeraibiliko da jendea,artzain gabeko artaldesakabanatuaren antzera.Bakoitzak bere herrira joko du,nork bere lurraldera ihes egingo.

15. Aurkituko dituzten guztiakhil egingo dituzte,harrapatuko dituztenakezpataz botako.

16. Haurtxoak txikituegingo dizkiete begien aurrean,etxeak hustu,emazteak bortxatu.

17. «Mediar herria, zilarrak axolariketa urreak ardurarik ez dion jendea,zirikatuko dut Babiloniaren aurka.

18. Beren geziezbotako dituzte gazteak;ez dute jaioberrien errukirik,ez haurren gupidarik izango.

19. Babilonia, erresumarik ederrena,kaldearren bitxi eta harrotzeko bidea!Nik, Jainko honek, desegingo dut,Sodoma eta Gomorradesegin nituen bezala.

20. Ez da han egundo berriz inor biziko,bizilagunik gabegeldituko da sekulako.Beduinoek ere ez dute hankanpadendarik jarriko,ez eta artzainik geldituko.

21. Basakatuak sartuko dira han,hontzek beteko dituzte etxeak,ostrukak biziko dira,mendi-ahuntzak ibiliko saltoka.

22. Gazteluetan basatxakurraketa jauretxe ederretan otsoakegongo dira uluka.Badatorkio ordua Babiloniari;ez da egun askotarako».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 13