Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 11:8-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Bularreko haurrasuge-zuloetan jolastuko da,sugegorri-habian sartuko du eskua.

9. Nire mendi santu osoanez du inork kalterik,ez hondamendirik egingo,Jaunaren ezagupenak beteko baitulurralde osoa, urak itsasoa bezala.

10. Egun hartan,Jeseren zuhaitz-ondoko kimuabandera gisa altxatua izango da,herri guztien begi aurrean;nazioak bila joango zaizkioeta ospetsua izango daharen egoitza.

11. Egun hartan,Jaunak eskua luzatuko du berriro,bere herrian bizirik geldituakbereganatzeko,Asiria eta Egiptotik,Patros, Etiopia eta Elamdik,Xinear, Hamateta itsasertzeko lurraldeetatik.

12. Bandera jasoko du herrientzat;israeldar erbesteratuak bilduko ditueta Judako sakabanatuaklurraren lau aldeetatik elkartuko.

13. Efraimen ikusezina galdu egingo daeta Judaren etsaigoa amaitu.Efraimek ez du Judarentzatikusezinik izango,ezta Judak ereEfraimentzat etsaigorik.

14. Biek elkar harturik,mendebaldeko filistearreiatzetik erasoko diete,sortaldeko herrieiaberastasunak kenduko.Edom eta Moaben jabe egingo dira,eta amondarrakmenpeko izango dituzte.

15. Jaunak Egiptoko Itsaso Gorrialehortuko du;Eufrates ibaiaren gain eskua luzatueta, haize errea ateraraziz,zazpi errekatan banatuko du,eta oinetako eta guztiigaro ahal izango dute.

16. Jaunaren herrian bizirik geldituekbide zabala izango duteAsiriatik itzultzean,Israelek Egiptotik irtetean bezala.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 11