Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 11:3-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Jainkoarenganako begiruneaizango du pozbide.Ez du itxuratik bakarrik epaituko,ez du entzundako hutsetikerabakiko.

4. Jende xehea zuzenbidezepaituko du,lurraldeko dohakabeen eskubideakdefendatuko.Makilaz bezala zigortu eta hilko ditubere hitzez herriko gaiztoak.

5. Justiziak eta leialtasunakinguratuko dute,gerrikoak gerria bezala.

6. Orduan, otsoa eta bildotsaelkarrekin biziko dira,lehoinabarra eta antxumeaelkarren ondoan etzango;zekorra eta lehoikumeabatera haziko dira,eta haurtxo batek zainduko ditu.

7. Behia eta hartz emeaelkarrekin larratuko diraeta haien umeak batera etzango.Lehoiak lastoa jango du,idiaren antzera.

8. Bularreko haurrasuge-zuloetan jolastuko da,sugegorri-habian sartuko du eskua.

9. Nire mendi santu osoanez du inork kalterik,ez hondamendirik egingo,Jaunaren ezagupenak beteko baitulurralde osoa, urak itsasoa bezala.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 11