Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 11:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Kimu bat aterako daJeseren zuhaitz-ondotik,adaxka bat ernekoharen sustraietatik.

2. Beraren gainean kokatuko daJaunaren Espiritua:jakinduriaz eta adimenez beteko du,kontseilari zuhur egingoeta kemenez jantziko,Jainkoa ezagutzeneta haren esaneko izatenirakatsiko dio.

3. Jainkoarenganako begiruneaizango du pozbide.Ez du itxuratik bakarrik epaituko,ez du entzundako hutsetikerabakiko.

4. Jende xehea zuzenbidezepaituko du,lurraldeko dohakabeen eskubideakdefendatuko.Makilaz bezala zigortu eta hilko ditubere hitzez herriko gaiztoak.

5. Justiziak eta leialtasunakinguratuko dute,gerrikoak gerria bezala.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 11