Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 10:29-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

29. igaro du haitzarteko ataka,Geban eman du gaua;ikara dira Ramakoak,ihesi doa Saulen Gibea hiria.

30. Egin garrasi, Bat-Galim hiria!Entzun, Laixako jendea!Erantzun, Anatot hiria!

31. Madmenakoek ihesari eman diote,Gebimgo bizilagunakbabes bila dabiltza.

32. Nob-en da dagoeneko erasotzaileaeta eskua altxatzen du mehatxukaSion mendiaren aurka,Jerusalemgo muinoaren aurka.

33. Hara, Jainko Jaun ahalguztidunakindarrez lurrera botako dituerasotzaileak,zuhaitzari adarrakmozten zaizkion bezala,nahiz eta garaiak eta sendoak izan.

34. Aizkoraz jotzen du baso trinkoa,eta Libanokoak bezainzuhaitz mardulak ere lurrera datoz.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 10