Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 1:16-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Garbi zaitezte, garbitu!Kendu nire begien aurretikegintza gaiztoak!Utzi gaiztakeria,

17. ikasi onbidea,saiatu zuzenbidean:lagundu zapalduari,egin justizia umezurtzari,defendatu alarguna!»

18. Honela dio Jaunak:«Zatozte, erabaki dezagun auzia:zuen bekatuak gorria bainogorriago badira ere,elurra bezain zuri geldituko dira;purpura bezain gorri izanik ere,artilearen antzeko bihurtuko dira.

19. Nire esana egiteko prest bazaudete,lurralde honek duen gozoenetikjango duzue;

20. ezezkoa emaneta errebelatzen bazarete, ostera,guduak irentsiko zaituzte».Jaunak berak esan du.

21. Ai ene! Leiala zen hiriaemagaldu bihurtua!Behinola justiziaz betea,zuzenbide-leku zena,orain hiltzaileen bizileku.

22. Lehen zilar ziren, orain zabor;lehen ardo on, orain urardo.

23. Zure agintariak errebeldeak dira,lapurrekin bat datoz.Denak eskupeko-zale,erregalu-gose.Umezurtzari ez diotejustiziarik egiten,alargunaren eskubideakez die axolarik.

24. Horregatik,honela dio Jaun ahalguztidunak,Israelgo Indartsuak:«Hara, mendeku hartuko dutetsaien lepotik,ordaina eman beharko dute.

25. Zure aurka ekingo diot,zure zaborrakerabat erreko ditut arragoan,errauts guztia kenduko dizut.

26. Lehen bezalako epaileak,antzina bezalako kontseilariakemango dizkizut berriro.Eta orduan “Hiri zuzen”,“Hiri leial” deituko dizute.

27. Zuzena naizelako eta salbatzailea,askatu egingo dut Sion,askatu niregana itzul daitezenak.

28. Errebelde eta bekatarientzat,ostera, hondamendia;Jauna bazter uztendutenenak egin du.

29. Lotsa gorria emango dizuetehain maite zenituztenharitz sakratuek,hain atsegin zenituztenbaratze sakratuek.

30. Izan ere, hostoak iharturikoharitzaren antzekoizango zarete,urik gabeko baratzearen pareko.

31. Gizon indartsua lasto izango daeta haren egintzak txinparta:biak batera erreko dira,eta ezin izango dituinork itzali».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 1