Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 1:11-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Honela dio Jaunak:«Zertarako ditutamaigabeko zuen sakrifizioak?Leporaino naukateaharien erre-oparieketa zekor gizenen gantzak.Nazkatua nago zezen, bildotseta akerren odolaz.

12. Nork eskatzen dizue horrelakorik,nire tenpluko atariak igaroeta niregana zatoztenean?

13. Ez ekarri gehiago opari hutsalik;higuingarri zait intsentsuaren lurrina.Ilberri-jaiak, larunbatak,batzarrak…ezin ditut jasan jaiokgaiztakeriarekin batera.

14. Biziki gorroto ditutzuen ilberri-jaiak eta festak;nekagarri zaizkiteta eramanezineko.

15. Zuek otoitzerako eskuak altxatzean,beste aldera begira jartzen naiz;nahiz eta zuek eskariak ugaldu,ez dizuet entzuten,eskuak odolez beteak baitituzue.

16. Garbi zaitezte, garbitu!Kendu nire begien aurretikegintza gaiztoak!Utzi gaiztakeria,

17. ikasi onbidea,saiatu zuzenbidean:lagundu zapalduari,egin justizia umezurtzari,defendatu alarguna!»

18. Honela dio Jaunak:«Zatozte, erabaki dezagun auzia:zuen bekatuak gorria bainogorriago badira ere,elurra bezain zuri geldituko dira;purpura bezain gorri izanik ere,artilearen antzeko bihurtuko dira.

19. Nire esana egiteko prest bazaudete,lurralde honek duen gozoenetikjango duzue;

20. ezezkoa emaneta errebelatzen bazarete, ostera,guduak irentsiko zaituzte».Jaunak berak esan du.

21. Ai ene! Leiala zen hiriaemagaldu bihurtua!Behinola justiziaz betea,zuzenbide-leku zena,orain hiltzaileen bizileku.

22. Lehen zilar ziren, orain zabor;lehen ardo on, orain urardo.

23. Zure agintariak errebeldeak dira,lapurrekin bat datoz.Denak eskupeko-zale,erregalu-gose.Umezurtzari ez diotejustiziarik egiten,alargunaren eskubideakez die axolarik.

24. Horregatik,honela dio Jaun ahalguztidunak,Israelgo Indartsuak:«Hara, mendeku hartuko dutetsaien lepotik,ordaina eman beharko dute.

25. Zure aurka ekingo diot,zure zaborrakerabat erreko ditut arragoan,errauts guztia kenduko dizut.

26. Lehen bezalako epaileak,antzina bezalako kontseilariakemango dizkizut berriro.Eta orduan “Hiri zuzen”,“Hiri leial” deituko dizute.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 1