Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 1:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege zirela.

2. Entzun, zeru-lurrok!Honela mintzo da Jauna:«Haurrak sortu ditut eta hazi,baina aurka altxatu zaizkit.

3. Ezagutzen du idiak nagusia,baita astoak ereugazabareneko aska;Israelek, ostera, ez du ezagutzen,nire herriak ez du aditzen».

4. Ai jende bekataria,gaiztakeriaz jositako herria,gaizkile-arraza,ume galduak!Baztertu egin dute Jauna,mespretxatu Israelgo Santua,bizkarra emanez.

5. Nola behar zaituztet zigortu,errebelde izateari utz diezaiozuen?Buru osoa zauritua duzue,bihotza erabat eroria.

6. Orpotik burura,ez duzue atal bat ere osorik:dena zauri, ubeldura eta ebaki bizi,batere garbitu, lotueta olioz gozatu gabe.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 1