Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 4:23-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Nire semeari irteten uzteko esan dizut, gurtzera joan dakidan, baina ez duzu nahi izan; beraz, nik zure lehen-semea hilaraziko dut».

24. Bidean, gaua igaro behar zuten lekuan, Jauna Moisesi bidera atera zitzaion eta hil egin nahi zuen.

25. Tziporak suharrizko aizto bat hartu, bere semeari zakil-muturra moztu eta beronekin Moisesi sexua ukitu zion, esanez: «Odol-senarra zaitut».

26. Semea erdaindu zuelako esan zion hori.Orduan, Jaunak joaten utzi zion.

27. Bien bitartean, honela agindu zion Jaunak Aaroni: «Zoaz Moisesengana, basamortura». Joan eta, Jainkoaren mendian aurkiturik, besarkatu egin zuen.

28. Orduan, Jaunak emaniko mezua eta egiteko aginduriko mirariak adierazi zizkion Moisesek bere anaiari.

29. Ondoren, elkarrekin joan ziren Israelgo herri-arduradunak biltzera.

30. Jaunak Moisesi esandako guztia kontatu zien Aaronek, eta Moisesek mirariak egin zituen herriaren aurrean.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 4