Jaunak beste hau ere esan zion: «Egiptora bidean, ez ahaztu zure esku utzi ditudan egintza harrigarri guztiak, faraoiaren aurrean burutu behar dituzu eta. Halaz guztiz ere, setatsu bihurtuko dut faraoia eta ez dio herriari joaten utziko.