Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 4:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Moisesek ihardetsi zion:—Baina ez didate sinetsiko, ez jaramonik egingo; Jauna ez zaidala agertu esango didate.

2. —Zer duzu eskuan? —galdegin zion Jaunak.—Makila —Moisesek erantzun.

3. Jaunak agindu zion:—Jaurti lurrera.Moisesek lurrera jaurti eta, bat-batean, suge bihurtu zen. Moises ihesi joan zen sugearengandik.

4. Baina Jaunak esan zion:—Luzatu eskua eta heldu isatsetik!Eskua luzatu eta heldu egin zion, eta sugea makila bihurtu zen berriro eskuan.

5. Jaunak jarraitu zuen:—Ea horrela sinesten duten Jauna, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa, agertu zaizula.

6. —Orain sartu eskua golkoan —esan zion Jaunak.Sartu zuen Moisesek eta, berriro ateratzean, eskua elurra bezain zuri zeukan legenaz.

7. Orduan, Jaunak esan zion:—Sartu berriro eskua kolkoan.Hala egin zuen Moisesek eta, ateratzean, beste gorputz-atal guztiak bezain ongi zeukan.

8. Gero, Jaunak esan zion:—Lehenengo miraria egitean ez badizute sinesten, ez jaramonik egiten, bigarrena egitean sinetsiko dizute;

9. baina ez badizute sinesten, ez jaramonik egiten, atera ura ibaitik eta isuri lurrean: ura odol bihurtuko da.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 4