Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 39:31-43 Elizen Arteko Biblia (EAB)

31. Gero, buruzapiaren gainean, aurrealdetik, purpura morezko lokarriz loturik ezarri zuten, Jaunak Moisesi agindu bezala.

32. Honela burutu zen egoitzaren, elkarketa-etxolaren, eraikuntza. Israeldarrek zehatz-mehatz egin zuten guztia, Jaunak Moisesi agindu bezala.

33. Orduan, egindako guztia israeldarrek Moisesi aurkeztu zioten: egoitza, elkarketa-etxola eta hango tresneria: katigailu, ohol, zehar-egur, zutabe eta oinak;

34. gorriz tindaturiko ahari-larruzko estaldura, larru finezko estaldura, kutxa estaltzeko errezela;

35. itun-kutxa eta beronen hagak eta estalkia;

36. mahaia bere tresnekin eta Jaunari eskainiriko ogia;

37. urre garbizko argimutila, kriseiluak, lerrotan jarriak, hornigai guztiak eta argitarako olioa;

38. urrezko aldarea, gantzuketa-olioa, intsentsu usaintsua, etxolaren sarrerako oihala;

39. brontzezko aldarea bere brontzezko sarearekin, haren haga eta tresna guztiak, uraska eta oina;

40. atariko oihalak, zutabeak eta oinak, atari-sarrerako oihala, atariko sokak eta hesolak; elkarketa-etxolaren egoitzako zerbitzurako tresna guztiak;

41. santutegiko liturgi zerbitzurako jantziak, Aaron apaizaren jantzi sakratuak eta beronen semeen apaiz-zerbitzurako jantziak.

42. Jaunak Moisesi agindu bezala egin zituzten israeldarrek lan hauek guztiak,

43. eta, Jaunak agindu bezala zehatz-mehatz egin zituztela ikusirik, Moisesek israeldarrak bedeinkatu egin zituen.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 39