Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 39:28-32 Elizen Arteko Biblia (EAB)

28. baita liho finezko buruzapi eta kapela apainduak ere, eta liho-hari bihurrituzko galtzak;

29. gerrikoa purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain bordatua zen, Jaunak Moisesi agindu bezala.

30. Urre garbizko xafla, diadema sakratua, egin zuten, eta, zigilu batean bezala, hitz hauek idatzi bertan: «Jaunari sagaratua».

31. Gero, buruzapiaren gainean, aurrealdetik, purpura morezko lokarriz loturik ezarri zuten, Jaunak Moisesi agindu bezala.

32. Honela burutu zen egoitzaren, elkarketa-etxolaren, eraikuntza. Israeldarrek zehatz-mehatz egin zuten guztia, Jaunak Moisesi agindu bezala.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 39