Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 39:23-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. erdian buruarentzat zuloa zuen, eta zuloaren inguru-ertza bular-oskola bezain urraezina.

24. Mantuaren barreneko ertza purpura more, gorri eta gorriminezko granadaz apaindu zuten.

25. Urre garbizko txilinak ere egin zituzten, eta mantuaren inguru-ertz guztian granadekin tartekatu:

26. txilinak eta granadak, txandaka; liturgi zerbitzurako erabiltzen zen, Jaunak Moisesi agindu bezala.

27. Aaronentzat eta beronen semeentzat tunikak egin zituzten liho finez ehunduak;

28. baita liho finezko buruzapi eta kapela apainduak ere, eta liho-hari bihurrituzko galtzak;

29. gerrikoa purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain bordatua zen, Jaunak Moisesi agindu bezala.

30. Urre garbizko xafla, diadema sakratua, egin zuten, eta, zigilu batean bezala, hitz hauek idatzi bertan: «Jaunari sagaratua».

31. Gero, buruzapiaren gainean, aurrealdetik, purpura morezko lokarriz loturik ezarri zuten, Jaunak Moisesi agindu bezala.

32. Honela burutu zen egoitzaren, elkarketa-etxolaren, eraikuntza. Israeldarrek zehatz-mehatz egin zuten guztia, Jaunak Moisesi agindu bezala.

33. Orduan, egindako guztia israeldarrek Moisesi aurkeztu zioten: egoitza, elkarketa-etxola eta hango tresneria: katigailu, ohol, zehar-egur, zutabe eta oinak;

Irakurri kapitulu osoa Irteera 39