Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 39:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Purpura more, gorri eta gorriminez egin zituzten santutegiko liturgi zerbitzurako jantziak. Aaronen jantzi sakratuak ere egin zituzten, Jaunak Moisesi agindu bezala.

2. Efoda, urrez, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz egin zuten.

3. Urre-xaflak egin eta xaflak hari bihurtuz, purpura more, gorri eta gorrimina eta liho fina urre-hariz bordatu zituzten.

4. Bi sorbalda-babeski egin zizkioten efodari, bi ertzetatik lotzeko.

5. Ertzak lotzeko xingola efodari atxikia zegoen, eta, efoda bera bezala, urrez, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz egina, Jaunak Moisesi agindu bezala.

6. Onize harriak urre-begietan sartu zituzten, eta haietan Israelgo leinuen izenak zizelkatu, zigilu batean bezala.

7. Gero, efodaren sorbalda-babeskietan ipini zituzten, israeldarren oroigarri gisa, Jaunak Moisesi agindu bezala.

8. Epaiketarako bularrekoa artelanez egin zuten, efodaren gai berak erabiliz: urrea, purpura more, gorri eta gorrimina eta liho-hari bihurritua.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 39