Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 35:26-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Trebeak eta laguntzeko gogotsu ziren emakumeek ahuntz-ilea ehundu zuten.

27. Buruzagiek onize harriak eta beste harribitxiak ekarri zituzten apaiz nagusiaren efod jantzia eta bularrekoa hornitzeko,

28. usainkiak eta olioa argi, gantzuketa-olio eta intsentsu usaintsuarentzat.

29. Jaunak Moisesi agindu zizkion lanetarako behar zirenak emateko bihotz-zabal ziren israeldar gizon-emakumeek beren borondatezko eskaintza ekarri zuten Jaunarentzat.

30. Moisesek esan zien israeldarrei: «Hara, Judaren leinuko Uriren seme eta Hurren biloba den Betzalel hautatu du Jaunak,

31. eta Jainkoaren espirituz bete, jakituria, trebezia eta lan guztietarako gaitasuna emanez:

32. artelanak asmatzeko, urre, zilar eta brontzezko lanak egiteko,

33. harribitxiak eta zura lantzeko, eta beste edozein langintzatarako.

34. Berari eta Danen leinuko Ahisamaken seme Oholiabi irakasteko dohaina ere eman die.

35. Trebetasunez jantzi ditu edozein artelan asmatu eta lantzeko, purpura more, gorri eta gorrimina eta liho fina iruteko eta bordatzeko, eta edozein artelan asmatu eta burutzeko.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 35