Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 35:15-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. intsentsu-aldarea bere hagekin, gantzuketa-olioa, intsentsu usaintsua, egoitza-sarrerako oihala;

16. erre-oparien aldarea bere sare, haga eta tresna guztiekin, uraska bere oinarekin;

17. atariko oihalak zutabe eta oinekin, atari-sarrerako oihala;

18. egoitza eta atariko hesolak beren sokekin;

19. santutegiko liturgi zerbitzurako jantziak, Aaron apaizaren jantzi sakratuak eta beronen semeen apaiz-zerbitzurako jantziak».

20. Israeldarren elkarte osoa aldendu egin zen Moisesengandik.

21. Emateko borondatea zuten bihotz-zabaleko israeldar guztiek Jaunarentzat oparia ekarri zuten, elkarketa-etxola eraikitzeko, hango zerbitzu eta jantzi sakratuetarako.

22. Etorri ziren bihotz-zabaleko gizon-emakumeak eta urrezko bitxiak ekarri zituzten, katetxoak, belarritakoak, eraztunak eta lepokoak: urrezko bitxiok Jaunari aurkeztu zizkioten, errituzko aurkezpen-keinua eginez.

23. Purpura more, gorri eta gorrimina, liho fina, ahuntz-ilea, gorriz tindaturiko ahari-larruak edo larru finak zeuzkatenek ekarri egin zituzten.

24. Zilarra edo brontzea zutenek Jaunari eskaini zioten; hala egin zuten akazia-zura zutenek ere beharrezko zen lanetarako.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 35