1. Moisesek israeldarren elkarte osoa bildu eta esan zien: «Hona hemen Jaunak agindua, bete dezazuen:
2. Sei egunez lan egingo duzue, baina zazpigarrena larunbata da, Jaunari sagaraturiko atseden-eguna. Larunbatez lan egiten duenak heriotza-zigorra izango du.
3. Ez duzue surik ere egingo larunbatez zeuen bizilekuetan».
4. Moisesek esan zion israeldarren elkarte osoari: «Hona hemen Jaunak agintzen duena:
5. Bildu zeuen artean Jaunarentzat oparia. Jaunari oparia emateko borondatea dutenek ekar bitzate urrea, zilarra eta brontzea,
6. purpura more, gorri eta gorrimina, liho fina, ahuntz-ilea,
7. gorriz tindaturiko ahari-larruak eta larru finak, akazia-zura,
8. argitarako olioa, gantzuketa-olioa eta intsentsuarentzat usainkiak,
9. apaiz nagusiaren efod jantzia eta bularrekoa hornitzeko onize harria eta beste harribitxiak.
10. «Zuetariko artisau trebe oro betor Jaunak agindutako guztia egitera: