Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 32:22-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Aaronek erantzun zion:—Ene jauna, ez zaitez sumindu. Ongi dakizu herri hau okerrera emana dela.

23. Zera esan didate: «Egiguzu bidean gidatuko gaituen jainkoa, ez baitakigu zer gertatu zaion Egiptotik atera gintuen Moises horri».

24. Orduan, nik esan diet: «Ba al du inork urrerik?» Haiek urrea bildu eta ekarri egin didate; nik sutara bota eta, hara, zekor hau atera da!

25. Ohartu zen Moises Aaronen zabarkeriagatik herria bere onetik aterata zebilela, etsaien barregarri,

26. eta, kanpalekuan zutik, oihu egin zuen: «Betoz niregana Jaunaren aldekoak!»Lebitar guztiak bildu zitzaizkion.

27. Moisesek esan zien: «Honela dio Israelgo Jainko Jaunak: Har beza nork bere ezpata eta zeharkatu kanpalekua, aterik ate jendea hilez, nahiz eta anaia, laguna edo auzokoa izan».

28. Bete zuten lebitarrek Moisesen agindua, eta hiru milaren bat gizon hil ziren egun hartan.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 32