Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 29:2-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. egin gari-irin zuriz legamia gabeko ogiak, olioz oraturiko opilak eta oliotan bustiriko taloak,

3. eta ezarri saski batean; gero, aurkeztu saskia zekorrarekin eta bi ahariekin batera.

4. «Hurbilarazi Aaron eta beronen semeak elkarketa-etxolara, eta garbi daitezela urez.

5. Hartu apaiz-jantziak eta jantzi Aaroni tunika, mantua, efoda eta bularrekoa, eta lotu efoda xingolaz;

6. ezarri buruzapia eta, beroni itsatsia, xafla sakratua.

7. Hartu gero gantzuketa-olioa eta, hari burura isuriz, gantzutu egingo duzu.

8. Hurbilarazi Aaronen semeak ere; jantzi tunikak,

9. lotu gerrikoa —Aaroni eta beronen semeei— eta ezarri kapelak. Eta betiko izango dira apaiz. Honela emango diezu apaizgoa Aaroni eta beronen semeei.

10. «Ondoren, eraman zekorra elkarketa-etxolaren aurrera. Aaronek eta beronen semeek buruan eskuak ezarriko dizkiote.

11. Hil zekorra Jaunaren aurrean, elkarketa-etxolaren sarreran.

12. Gero, hartu zekorraren odoletik, eta behatzez aldare-ertzeko adarrak igurtziko dituzu. Gainerako odola aldare-oinean isuriko duzu.

13. Kendu hesteak, gibela eta giltzurrunak estaltzen dituen gantza, eta erre aldare gainean.

14. Zekorraren okela, larrua eta hondakinak kanpalekutik aparte erreko dituzu, bekatuaren barkamenerako sakrifizioa da eta.

15. «Ondoren, hartu aharietako bat. Aaronek eta beronen semeek buruan eskuak ezarriko dizkiote.

16. Hil aharia eta, haren odoletik harturik, aldare-ingurua zirtatuko duzu.

17. Gero, zatikatu aharia, garbitu haren heste eta hankak, eta jarri okela-zatien eta buruaren ondoan.

18. Guztia aldare gainean oso osorik erreko duzu, Jaunarentzat erre-opari gisa, eta Jaunak atseginez onartuko du bere ohorez erretako oparia.

19. «Ondoren, hartu beste aharia. Aaronek eta beronen semeek buruan eskuak ezarriko dizkiote.

20. Hil aharia eta, haren odoletik harturik, igurtzi Aaronen eta beronen semeen eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak, eta isuri gainerako odola aldare inguruan.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 29