Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 28:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Aukera itzazu israeldarren artetik zeure anaia Aaron eta beronen seme Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar, nire apaiz izateko.

2. Egin zeure anaia Aaronentzat jantzi sakratuak, apaizgoaren duintasuna adierazteko.

3. Eman argibideak trebetasunez hornitu ditudan artisauei, Aaronen jantziak egin ditzaten nik apaiz sagaratzeko.

4. Hona hemen egin behar dituzten jantziak: bularrekoa, efoda, mantua, tunika bordatua, buruzapia eta gerrikoa. Horiek dira zure anaia Aaronek eta beronen semeek nire apaiz izateko behar dituzten jantzi sakratuak.

5. Jantziok egiteko, urrea, purpura more, gorri eta gorrimina eta liho-hari bihurritua erabiliko dituzte.

6. «Efoda, urrez, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain bordaturik egingo dute.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 28