Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 25:4-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. purpura more, gorri eta gorrimina, liho fina, ahuntz-ilea,

5. gorriz tindaturiko ahari-larruak eta larru finak, akazia-zura,

6. argitarako olioa, gantzuketa-olioa eta intsentsuarentzako usainkiak,

7. apaiz nagusiaren efod jantzia eta bularrekoa hornitzeko onize eta beste harribitxiak.

8. Eraiki iezadazue santutegia, zuen artean bizi nadin.

9. Neuk erakutsiko dizut nola egin nire egoitza eta bertako hornidura guztia; egizue zehatz-mehatz erakutsiko dizudan ereduaren arabera.

10. «Egin akazia-zurezko kutxa: metro bat eta hogeita bost zentimetro luze, hirurogeita hamabost zentimetro zabal eta beste hainbeste gora izango da.

11. Urreztatu urre garbiz barne eta kanpoaldeak, eta ezarri urrezko hegala inguru guztian.

12. Urtu urrezko lau eraztun eta ezarri kutxaren lau oinetan, bi eraztun albo batean eta bi bestean.

13. Egin akazia-zurezko hagak, urreztatu,

14. eta sarrarazi kutxaren bi alboetako eraztunetan, kutxa eraman ahal izateko;

Irakurri kapitulu osoa Irteera 25