Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 24:12-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Jaunak esan zion Moisesi: «Igo mendira niregana, eta zaude han: harlauzak emango dizkizut eta haietan idatziko israeldarrei irakatsi behar dizkiezun lege eta aginduak».

13. Jaiki eta Jainkoaren mendira igo zen Moises, Josue bere laguntzailearekin.

14. Herri-arduradunei esan zien: «Itxaron hemen gu itzuli arte. Hor dituzue Aaron eta Hur; inork arazorik balu, jo dezala horiengana».

15. Ondoren, mendira igo zen Moises. Lainoak mendia estali zuen,

16. eta Jauna, aintzaz beterik, Sinai mendian kokatu zen. Sei egunez estali zuen lainoak mendia; zazpigarrenean Jaunak dei egin zion Moisesi lainotik.

17. Jaunaren aintza su kiskalgarria bailitzan agertzen zitzaien israeldarrei mendi-gailurrean.

18. Mendira igo eta lainora sartu zen Moises. Berrogei egun eta berrogei gau egin zituen mendian.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 24