Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 23:2-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Ez jarraitu gehiengoari, gaiztakeria egiteko. Auzian testigantza egitean, ez hautsi zuzenbidea, ez gehiengoari men egiteagatik,

3. ezta behartsuari mesede egiteagatik ere.

4. «Zuen etsaiak galduriko idia nahiz astoa aurkitzen baduzue, itzul iezaiozue.

5. Ez utzi laguntzarik gabe gorroto dizuena; haren astoa zamapean erorita ikusten baduzue, ez ukatu zeuen laguntza, lagundu zamapetik ateratzen.

6. «Ez ukatu auzian behartsuei eskubiderik.

7. «Urrundu zeuengandik gezurrezko salakuntzak: ez eman heriotzara errugabea eta zintzoa, nik ez baitut errugabe aitortuko horrelako gaiztakeria egiten duenik.

8. «Ez onartu eskupekorik, itsutu egiten baititu pertsona argiak ere eta hondatu egiten zintzoen epaia.

9. «Ez zapaldu etorkina, ongi dakizue-eta zer den etorkin izatea, zeuek ere etorkin izan baitzarete Egipton.

10. «Sei urtez ereingo duzue zeuen lurrean eta bilduko uzta,

11. baina zazpigarrenean atseden emango diozue lurrari, landu gabe utziz; lurrak berez emango duena herriko behartsuek jango dute, eta gainerakoa basapiztiek irentsiko. Gauza bera egingo duzue zeuen mahasti eta olibadiekin.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 23