Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 20:16-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. «Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.

17. «Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».

18. Herri osoak sumatzen zituen trumoi eta tximistak, turuta-hotsak eta mendia ketan, eta, beldurrez dar-dar, urrutian zeuden geldi.

19. Esan zioten, bada, Moisesi:—Hitz egizu zuk eta adituko dizugu; baina ez diezagula Jainkoak hitz egin, hil ez gaitezen.

20. Moisesek erantzun zien:—Ez izan beldur! Jauna zuek probatzera etorri da, berari begirune izanik, bekatu egin ez dezazuen.

21. Herria urruti gelditu zen, eta Moises Jainkoa zegoen laino beltzera hurbildu zen.

22. Jaunak esan zion Moisesi:«Esan israeldarrei: Zeuek ikusi duzue nola mintzatu natzaizuen zerutik.

23. «Ez iezadazue egin, ez zilarrezko, ez urrezko idolorik.

24. «Egidazue buztinezko aldare bat, eta eskaini bertan zeuen ardi eta idiak erre-opari eta elkartasun-oparitzat; ni gurtzeko adieraziko dizkizuedan leku guztietan, han izango nauzue eta bedeinkatuko zaituztet.

25. «Harrizko aldarerik egiten badidazue, ez egin harlanduz; zizelez landua izanez gero, profanatua geldituko litzateke eta.

26. «Ez egin mailadirik ene aldarera, hara igotzean zeure lotsariak agerian jar ez ditzazun».

Irakurri kapitulu osoa Irteera 20