Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 2:8-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. —Zoaz —erantzun zion faraoiaren alabak.Neskatxak haurraren amari deitu zion.

9. Heldu zenean, faraoiaren alabak esan zion:—Hartzazu haurra eta hazi, eta neuk ordainduko dizut.Emakumeak haurra hartu eta hazi egin zuen.

10. Handi egin zenean, faraoiaren alabari eraman zion. Honek semetzat hartu eta Moises ezarri zion izena, esanez: «Uretatik atera dut».

11. Behinola, jadanik heldua zelarik, bere anaia hebrearrengana joan zen Moises eta lan neketsuetan aurkitu zituen. Eta han ikusi zuen egiptoar bat hebrear anaia bat jipoitzen.

12. Alde batera eta bestera begiratu eta inor ez zegoela ikusirik, egiptoarra hil eta hondarpean ezkutatu zuen.

13. Biharamunean berriro atera zen, eta bi hebrear ikusi zituen elkar joka. Orduan, joka ari zenari galdegin zion:—Zergatik jotzen duk herritarra?

Irakurri kapitulu osoa Irteera 2