Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 17:5-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Jaunak erantzun zion:—Pasa herriaren aurrealdera, eta hartu zeurekin zenbait herri-arduradun. Hartu eskuan Nilo ibaia jotzeko erabili zenuen makila, eta zoaz.

6. Han izango nauzu ni, Horeb mendiko harkaitzean. Harkaitza jo eta ura sortuko da, herriak edan dezan.Hala egin zuen Moisesek, Israelgo arduradunen aurrean.

7. Leku hari Masa eta Meriba —hau da, «Tentalekua» eta «Auzi-lekua»— eman zion izena, han berari aurpegi eman eta Jauna tentatu zutelako, esanez: «Jauna geurekin dugu, bai ala ez?»

8. Refidimen amalektarrek eraso zieten israeldarrei.

9. Orduan, Moisesek esan zion Josueri: «Aukeratu zenbait gizon eta atera amalektarren aurka borrokara. Bihar muinoaren gainean zutik egongo naiz ni, Jainkoaren makila eskuan».

Irakurri kapitulu osoa Irteera 17