Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 14:24-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Goizaldera, su- eta laino-adarretik Jaunak egiptoarren kanpamendura begiratu eta nahasmendua sorrarazi zuen haien artean.

25. Gurdien gurpilak trabatu zituen, nekez mugitzen zirela utziz. Orduan, egiptoarrek esan zuten: «Goazen ihesi israeldarrengandik, Jauna ari baita haien alde eta gure aurka».

26. Baina Jaunak esan zion Moisesi: «Luzatu eskua itsaso gainera, urak egiptoarren gainera, gurdi eta zaldunen gainera, eror daitezen».

27. Luzatu zuen Moisesek eskua itsaso gainera. Eguna zabaltzean, urak ohiko lekura itzuli ziren eta egiptoarrek, ihesian, urekin tupust egin zuten: Jaunak itsas hondora amildu zituen egiptoarrak.

28. Beren lekura itzultzean, urek estali egin zituzten, israeldarrei erasoka itsasoan sartu ziren faraoiaren gurdi eta zaldunak, gudaroste osoa: ez zen bakar bat ere bizirik atera.

29. Israeldarrak, ordea, itsas erditik oinik busti gabe igaro ziren, urak ezker-eskuin zituztela harresi gisa.

30. Egun hartan Jaunak egiptoarren eskuetatik salbatu zituen israeldarrak eta hauek egiptoarren gorpuak ikusi zituzten itsasbazterrean.

31. Jaunak Egiptoren aurka erabili zuen ahalmen handia ikusirik, israeldarrek begirune izan zioten Jaunari, eta harengan eta haren zerbitzari Moisesengan beren uste ona jarri zuten.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 14