Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 13:2-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. «Israelgo lehen-seme guztiak, nola gizakiak hala abereak, sagaratuko dizkidazu, nireak baitira».

3. Moisesek esan zion herriari: «Gogoan izan egun honetan irten zaretela Egiptotik, esklabotzatik, ahalmen handiz atera baitzaituzte bertatik Jaunak. Beraz, ez duzue legamiadun ogirik jango.

4. Abib hilaren egun honetan irteten zarete.

5. Laster eramango zaituzte Jaunak, zuen arbasoei zin eginez agindu zien lurraldera, esnea eta eztia darizkion lurraldera, hots, kanaandar, hitita, amortar, hibiar eta jebustarren lurraldera. Hori gertatzean, Abib hil honetantxe ospatuko duzue jai hau.

6. «Zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue, eta zazpigarrenean festa ospatuko duzue Jaunaren ohorez.

7. Bai, zazpi egun horietan legamia gabeko ogia jango duzue; zuen lurralde osoan ez da legamiarik, ez legamiadun ogirik, izango.

8. «Egun honetan esango diezue zeuen seme-alabei: Egiptotik irtetean Jaunak gure alde egin zuenarengatik ospatzen dugu jai hau.

9. «Gogora ekarriko duzue orduan, Jaunak ahalmen handiz atera zintuztela Egiptotik. Jai hau eskumuturrean edo bekokian ipintzen diren seinale eta oroigarrien gisako izango duzue, Jaunaren legea beti ezpainetan izan dezazuen.

10. Horregatik, erabaki hau urtero beteko duzue ezarritako egunean.

11. «Zeuei eta zuen arbasoei hitzeman bezala, Jaunak Kanaan lurraldera eraman eta lurraren jabe egingo zaituztenean,

Irakurri kapitulu osoa Irteera 13