Itun Zaharra

Itun Berria

Irteera 12:41-50 Elizen Arteko Biblia (EAB)

41. aldi hau bete zen egun berean, hain zuzen, atera zen lurralde hartatik Jaunaren herria, gudaroste baten gisa.

42. Gau horretan jagole egon zen Jauna haiek Egiptotik ateratzeko. Horregatik, Jaunaren omenez, israeldarrek erne egon behar dute gau horretan, beila eginez, belaunez belaun.

43. Jaunak esan zien Moisesi eta Aaroni:«Hau da Pazko-jaiaren araudia:«Inongo atzerritarrak ezin izango du oparigairik jan.

44. «Erositako esklaboak, erdaindu eta gero, jan ahal izango du.

45. «Bidaiari den edo lansaripean dagoen atzerritarrak ez dezake jan.

46. «Pazko-bildotsa etxean bertan bakarrik jan daiteke; ez da zilegi okela-puskarik kanpora ateratzea.«Ez zaio abereari hezurrik hautsiko.

47. «Israelgo elkarte osoak ospatu beharko du.

48. «Zuen artean bizi den atzerritarren batek Jaunaren ohorez Pazkoa ospatu nahiko balu, etxeko gizonezko guztiak erdaindu beharko ditu lehenbizi; ondoren, bertan jaioa bailitzan ospatu ahal izango du Pazkoa.«Erdaindu gabeko inork, ordea, ezin izango du Pazko-bildotsik jan.

49. «Lege berbera gordeko dute bertan jaioek eta zuen artean bizitzen jarri diren atzerritarrek».

50. Jaunak Moisesi eta Aaroni agindu guztia bete zuten israeldarrek.

Irakurri kapitulu osoa Irteera 12