Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 9:1-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jainkoak Noe eta beronen semeak bedeinkatu zituen, esanez: «Sortu umeak, ugaldu eta bete lurra.

2. Zuen beldur-ikara izango dute abereek eta zeruko hegaztiek; lurreko narrastiak eta itsasoko arrainak zuen esku uzten ditut.

3. Bizi eta mugitzen den guztitik jan dezakezue; lehenago landareak bezala, den-dena ematen dizuet.

4. Baina ez duzue haragia odolarekin jango, odolean baitago bizia.

5. Horregatik, zuen odolaren, hau da, zuen biziaren, kontu eskatuko diet abereei, eta bere lagun hurkoaren biziaren kontu gizakiari.

6. «“Giza odola isuriko duenarigiza eskuak isuriko dio berea,Jainkoak bere irudikoegin baitu gizakia.

7. Zuek sortu umeak, ugaldu,zabaldu munduaneta bete ezazue jendez”».

8. Jainkoak Noeri eta beronen semeei esan zien, gainera:

9. «Ituna egiten dut zuekin eta zuen ondorengoekin,

10. baita zuekin dituzuen bizidun guztiekin ere: hegazti, abere eta piztiekin, ontzitik atera diren guztiekin.

11. Hona ematen dizuedan itun-hitza: ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko, ez dela aurrerantzean mundua suntsituko duen uholderik izango».

12. Hau ere esan zien Jainkoak: «Hau da zuei eta zuen artean bizi diren bizidun guztiei belaunez belaun eta betiko ematen dizuedan itun-hitzaren ezaugarria:

13. neure ostadarra ezartzen dut hodeien artean, eta nire eta munduaren arteko itunaren seinale izango da.

14. «Nik zerua lainotzean, ostadarra azalduko da hodeietan;

15. orduan, zuei eta bizidun guztiei emandako itun-hitz honetaz oroituko naiz: ez direla aurrerantzean urak uholde bihurtuko, bizidun oro suntsitzeko.

16. Ostadarra hodeietan ikustean, bizidun guztiei betiko ematen diedan itun-hitz honetaz oroituko naiz».

17. Jainkoak esan zion Noeri: «Hau da, bada, lurreko bizidun guztiekin egiten dudan itunaren ezaugarria».

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 9