Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 8:8-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren jakiteko.

9. Baina usoa, bere hankak non pausaturik ez eta, ontzira itzuli zen, oraindik ura baitzegoen lurrazalean. Noek, eskua luzatuz, usoa hartu eta ontzi barrura sartu zuen.

10. Beste zazpi egun itxaron eta berriro bidali zuen usoa ontzitik.

11. Arratsean etorri zitzaion, olibondo-adartxo moztu berria mokoan zekarrela. Hortik jakin zuen Noek urak gutxitu zirela lur gainean.

12. Beste zazpi egun itxaron eta usoa bidali zuen; oraingoan ez zen itzuli.

13. Beraz, Noeren bizitzaldiko seiehun eta batgarren urtean, lehen hilaren lehen egunean, lehortu ziren urak. Noek ontziko estalkia zabaldu eta lurrazala lehor ikusi zuen.

14. Bigarren hilaren zazpian zen hori.

15. Orduan, Jainkoa mintzatu zitzaion Noeri:

16. «Irten zaitez ontzitik emazte, seme eta errainekin.

17. Atera zeurekin dituzun bizidun guztiak ere: hegazti, abere eta narrasti guztiak. Zabal bitez munduan, sortu umeak eta ugaldu».

18. Atera zen Noe bere emazte, seme eta errainekin.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 8