Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 8:2-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Lur azpiko itsasoaren iturriak eta zeruko atexkak itxi ziren eta euria atertu.

3. Poliki-poliki atzera egin zuten urek lurrazaletik. Ehun eta berrogeita hamar egunen buruan jaitsiak ziren urak,

4. eta, zazpigarren hilaren hamazazpian, ontzia Ararat mendi gainean kokatu zen.

5. Urak gutxituz joan ziren hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendi-gailurrak agertu ziren.

6. Berrogei egunen buruan, Noek, berak egindako ontziko leihoa irekiz,

7. belea bidali zuen. Hau atera eta joan eta etorri ibili zen, lurreko urak lehortu arte.

8. Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren jakiteko.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 8