Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 8:15-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Orduan, Jainkoa mintzatu zitzaion Noeri:

16. «Irten zaitez ontzitik emazte, seme eta errainekin.

17. Atera zeurekin dituzun bizidun guztiak ere: hegazti, abere eta narrasti guztiak. Zabal bitez munduan, sortu umeak eta ugaldu».

18. Atera zen Noe bere emazte, seme eta errainekin.

19. Atera ziren ontzitik bizidun guztiak ere: abere, hegazti eta narrastiak.

20. Noek aldarea eraiki zion Jaunari, eta, kutsatu gabeko abere eta hegazti batzuk harturik, erre-oparitzat eskaini zituen aldarean.

21. Jaunak, oparien lurrina atseginez usnatuz, bere baitarako esan zuen: «Ez dut berriro mundua madarikatuko gizakia dela eta; egia da okerrera jarria dagoela gizakia gaztetandik, baina ez ditut bizidunak berriro suntsituko, orain egin dudan bezala.

22. «“Lurrak diraueino,ereiteak eta uzta-biltzeak,hotzak eta beroak,udak eta neguak,egunak eta gauakez dute behin ere huts egingo”».

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 8