Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 7:18-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Urak gero eta handiago eta indartsuago ziren, eta ontzia ur gainean zebilen.

19. Hain uholde handia izan zen, ezen zerupeko mendi-gailurrik garaienak ere estali baitzituen.

20. Eta oraindik ere zazpi metro gorago igo ziren urak.

21. Bizidun guztiak hil ziren: narrastiak, hegaztiak, abereak eta piztiak, eta lurrazalean mugitzen den oro, eta gizaki guztiak.

22. Lehorrean bizi-arnasa zuen oro hil zen.

23. Munduko izaki guztiak, bada, suntsitu ziren: gizakietatik hasi eta abere, narrasti eta zeruko hegazti guztietaraino. Ez zen gelditu Noe eta beronekin ontzian zirenak besterik.

24. Ehun eta berrogeita hamar egunez iraun zuen uholdeak.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 7