Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42
  43. 43
  44. 44
  45. 45
  46. 46
  47. 47
  48. 48
  49. 49
  50. 50

Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Uholdea (6,1—9,17)

Gizakien gaiztakeria

1. Gizakiak munduan ugaltzen hasi ziren eta alabak izan zituzten.

2. Jainkoaren semeek, gizakien alabak ederrak zirela ikusirik, haien artetik hautatu eta emaztetzat hartu zituzten.

3. Orduan, Jaunak esan zuen: «Ez diot neure bizi-arnasa betiko utziko gizakiari, haragi hutsekoa denez gero. Horregatik, ehun eta hogei urteko muga jarriko diot haren bizitzari».

4. Jainkoaren semeek gizakien alabekin batu eta haurrak izan zituztenean, baita geroago ere, baziren erraldoiak munduan: antzinako heroiak dira hauek, izen handikoak.

5. Ikusi zuen Jaunak handituz zihoala munduan gizakiaren gaiztakeria eta honen burubide guztiek txarrera jotzen zutela beti.

6. Damutu zen Jauna gizakia egin izanaz eta, bihozmindurik,

7. esan zuen: «Desagerrarazi egingo dut mundutik egin dudan gizakia, eta gizakia ez ezik, baita abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak ere, damu bainaiz hauek egin izanaz».

8. Baina Noe begiko izan zuen Jaunak.

Noek ontzia egin

9. Hona hemen Noeren historia.Gizon zuzena zen Noe eta akatsik gabea bere garaikoen artean. Jainkoak nahi bezala jokatzen zuen.

10. Hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Jafet.

11. Mundua gaiztakeriaz eta indarkeriaz betea zegoen,

12. den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean,

13. esan zion Noeri: «Izaki oro suntsitzea erabaki dut, gizakien erruz indarkeriaz betea baitago mundua; gizakia eta mundua, biak suntsituko ditut.

14. «Egizu zeuretzat ontzi bat erretxina-egurrez. Antolatu gelak barruan eta estali bikez barrutik eta kanpotik.

15. Hona zein neurritakoa egingo duzun: ehun eta berrogeita hamar metro luze, hogeita bost metro eta erdi zabal, eta hamabost metro eta erdi gora.

16. Sabaiez estaliko duzu, gailurretik hegalera metro eta erdiko jaitsiera emanez. Alboan atea jarriko diozu. Hiru solairu izango ditu.

17. «Nik uholdea bidaliko dut mundura, zerupeko bizidun guztiak suntsitzeko. Munduko izaki guztiak hilko dira.

18. Baina zurekin ituna eginen dut.«Sar zaitezte ontzian emaztea eta biok, baita zure semeak ere emazteekin.

19. Animali mota bakoitzetik bikotea, ar-emeak, sartuko duzu, zurekin batera bizirik iraun dezaten.

20. Hegazti-, abere- eta narrasti-mota bakoitzetik bina sartuko dira zurekin, bizirik iraun dezaten.

21. Elikagai guztietatik bildu, zer jan izan dezazuen».

22. Jainkoak agindu guztia egin zuen Noek zehatz-mehatz.