Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 5:7-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Enox izan zuenetik, beste zortziehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

8. Beraz, guztira bederatziehun eta hamabi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

9. Laurogeita hamar urte zituela, Enoxek Kenan izan zuen.

10. Kenan izan zuenetik, beste zortziehun eta hamabost urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

11. Beraz, guztira bederatziehun eta bost urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

12. Hirurogeita hamar urte zituela, Kenanek Mahalalel izan zuen.

13. Mahalalel izan zuenetik, beste zortziehun eta berrogei urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

14. Beraz, guztira bederatziehun eta hamar urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

15. Hirurogeita hamabost urte zituela, Mahalalelek Jered izan zuen.

16. Jered izan zuenetik, beste zortziehun eta hogeita hamar urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

17. Beraz, guztira zortziehun eta berrogeita hamabost urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

18. Ehun eta hirurogeita bi urte zituela, Jeredek Henok izan zuen.

19. Henok izan zuenetik, beste zortziehun urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

20. Beraz, guztira bederatziehun eta hirurogeita bi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 5