Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 5:22-32 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Matusalem izan zuenetik, beste hirurehun urtez bizi izan zen, Jainkoak nahi bezala jokatuz, eta seme-alabak izan zituen.

23. Beraz, guztira hirurehun eta hirurogeita bost urtez bizi izan zen.

24. Jainkoak nahi bezala jokatuz bizi izan zenez gero, behin batean desagertu egin zen, Jainkoak eramanik.

25. Ehun eta laurogeita zazpi urte zituela, Matusalemek Lamek izan zuen.

26. Lamek izan zuenetik, beste zazpiehun eta laurogeita bi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

27. Beraz, guztira bederatziehun eta hirurogeita bederatzi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

28. Ehun eta laurogeita bi urte zituela, Lamekek semea izan zuen,

29. eta Noe eman zion izen. Honela zioen: «Honek kontsolatuko gaitu, Jaunak madarikaturiko lurra lantzeak dakarzkigun ahalegin eta nekeetatik».

30. Noe izan zuenetik, beste bostehun eta laurogeita bost urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

31. Beraz, guztira zazpiehun eta hirurogeita hamazazpi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

32. Bostehun urte zituela, Noek Sem, Kam eta Jafet izan zituen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 5