Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 49:27-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

27. «Benjamin, otso odolzale,harrapakina du irensten goizean,hondarrak banatzen arratsean».

28. Horiek dira Israelgo hamabi leinuak eta horixe aitak bere semeei esan ziena, nori bere bedeinkazioa ematean.

29. Gero, agindu hau eman zien Jakobek: «Laster hil eta neure arbasoekin elkartuko naiz. Ehortz nazazue neure gurasoen ondoan Kanaan lurraldean, Efron hititaren soroko harpean.

30. Harpe hau Makpela soroan dago, Mambre parean. Abrahamek hilobitarako erosia zion, soro eta guzti, Efron hititari.

31. Han ehortzi zituzten Abraham eta honen emazte Sara; han Isaak eta honen emazte Rebeka ere. Eta hantxe ehortzi nuen Lea.

32. Soroa eta bertako harpearen jabetza hititengandik lortu zuten».

33. Jakob, bere semeei agindu hauek emanik, berriro etzan zen ohean. Eta, azken arnasa emanez, bere arbasoekin elkartu zen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 49