Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 49:16-32 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. «Dan-ek bere herriadu gobernatuko,Israelgo beste leinuek bezala.

17. Dan, sugea bidean,sugegorria bidezidorrean;zaldiari orpotik heldu,eta zalduna hankaz gora doa.

18. «Jauna, zuk salbatu zain nauzu!

19. «Gad, lapurrek lapurtua,eta bera haien lapur.

20. «Axer, oparoa haren janaria,errege-jakien emaile.

21. «Neftali, orein-eme aske eta arina,ume ederren sortzaile.

22. «Jose, ubide ondoanlandare emankor,honen adarrak harresian gora.

23. Arkulariek haserrarazten dute,aurka jaikitzen, eraso egiten.

24. Baina uztaia tente,beso-eskuak lasaituak uzten dizkieJakoben Jainko indartsuak,Israelen artzain eta harkaitz denak.

25. Lagun izango duzuzeure aitaren Jainkoa;Jainko Ahaltsuakbedeinkatuko zaitu,zeru goreneko bedeinkapenez,itsas barreneko bedeinkapenez,bular-sabelen bedeinkapenez.

26. Zure aitaren bedeinkazioakantzinako mendienak baino hobeak,betidaniko muinoen irrika.Betoz Joseren buru gainera,senide artean aukeratuagana.

27. «Benjamin, otso odolzale,harrapakina du irensten goizean,hondarrak banatzen arratsean».

28. Horiek dira Israelgo hamabi leinuak eta horixe aitak bere semeei esan ziena, nori bere bedeinkazioa ematean.

29. Gero, agindu hau eman zien Jakobek: «Laster hil eta neure arbasoekin elkartuko naiz. Ehortz nazazue neure gurasoen ondoan Kanaan lurraldean, Efron hititaren soroko harpean.

30. Harpe hau Makpela soroan dago, Mambre parean. Abrahamek hilobitarako erosia zion, soro eta guzti, Efron hititari.

31. Han ehortzi zituzten Abraham eta honen emazte Sara; han Isaak eta honen emazte Rebeka ere. Eta hantxe ehortzi nuen Lea.

32. Soroa eta bertako harpearen jabetza hititengandik lortu zuten».

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 49