Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 49:10-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Ez da Judarengandik aldendukoerrege-makila,ezta haren belaun artetikaginte-makila ere,hauen jabe dena etorri arte:herri guztiek diote honi obedituko.

11. Mahastian lotzen du bere astotxoa,mahatsondoan bere astakumea;ardotan garbitzen du soinekoa,mahats-zukuan soingainekoa.

12. Ardoak iluntzen ditu haren begiak,esneak zuritzen haren hortzak!

13. «Zabulon itsas hegian biziko da,itsasontzientzat portu;Sidoneraino hedatuko da.

14. «Isakar-ekukuiluan etzanik dagoenasto zamaria dirudi.

15. Atsedena gozoaeta lurraldea ederra zela ikustean,bizkarra makurtu du,zamak eramateko;esklabo-lanetara jarri da.

16. «Dan-ek bere herriadu gobernatuko,Israelgo beste leinuek bezala.

17. Dan, sugea bidean,sugegorria bidezidorrean;zaldiari orpotik heldu,eta zalduna hankaz gora doa.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 49