Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 49:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jakobek bere semeei deitu eta esan zien: «Bildu nire inguruan, gerora gertatuko zaizuena iragar diezazuedan.

2. Zatozte eta entzun, ene semeok; entzun arretaz zeuen aita Israeli:

3. «Ruben, nire lehen-seme,nire indar,nire gizatasunaren lehen emaitza;zein ausart zaren eta indartsu!

4. Uholdea bezain oldarkoi,aitaren ezkontza-gelara sartu zara,zeure aitaren ohea lohituz.

5. «Simeon eta Lebi anaiakindarkeria erabiltzeko bat datoz.

6. Ez dut horien bilkuretanparte hartuko,ez naiz halakoekin elkartuko;haserre egonik gizonak hil dituzte,gogoak emanik zezenak txikitu.

7. Madarikatua hauen haserrea,benetan garratza!Madarikatua beren sumindura,benetan ankerra!Jakoben leinuen arteanditut banatuko,Israel osoan barreiatuko.

8. «Juda, zeure senideekgoretsiko zaituzte,etsaiei eskua erantsiko diezu lepoan,zeure aitaren semeakahuspeztuko zaizkizu.

9. Lehoi gaztea zu, Juda!Ehizatik heldu zara, seme!Makurtu eta luze etzaten dalehoiaren antzera,lehoi-emearen antzera.Nor ausartu aurre egitera?

10. Ez da Judarengandik aldendukoerrege-makila,ezta haren belaun artetikaginte-makila ere,hauen jabe dena etorri arte:herri guztiek diote honi obedituko.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 49