Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 47:6-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Hor duzu Egipto osoa; jar itzazu hoberen deritzozun eskualdean; Goxenen, esate baterako. Eta zure anaia horien artean gizon treberik baduzu, jarri nire abereen arduradun.

7. Ondoren, Josek bere aita eraman zuen faraoiari aurkezteko. Jakobek faraoia bedeinkatu zuen.

8. Honela galdetu zion faraoiak:—Zenbat urte dituzu?

9. Jakobek erantzun:—Ehun eta hogeita hamar urtez ibili naiz harat-honat. Urte latzak izan ditut, baina nolanahi ere nire gurasoenak baino laburragoak.

10. Jakobek faraoia berriro bedeinkatu eta alde egin zuen.

11. Josek, faraoiak agindu bezala, aita eta senideak Egiptoko eskualderik hoberenean jarri zituen, Ramses faraoiaren eskualdean, ematen zien lurraren jabe eginez.

12. Gainera, aitaren, senideen eta familia guztiaren mantenuaz arduratu zen.

13. Ez zen janaririk lurralde osoan gosete larriarengatik. Goseak jota utzi zituen Egipto eta Kanaan lurraldeak.

14. Josek Egipto eta Kanaaneko diru guztia bildu zuen gari truke, eta faraoiaren jauregiko altxortegian sartu.

15. Diru guztia gastatu zutenean, egiptoarrak Joseri joan zitzaizkion, esanez:—Emaguzu jatekoa. Dirua amaitu zaigulako, hiltzen utzi behar ote gaituzu?

16. Josek erantzun zien:—Diru gehiago ez baduzue, emazkidazue zeuen abereak jatekoaren truke.

17. Ekarri zizkioten, bada, Joseri beren abereak: ardi, behi eta astoak; hauen truke janariz hornitu zituen urte osoan.

18. Urte hura igarorik, ordea, han joan zitzaizkion berriro ere eta esan: «Ez dizugu ukatuko, jauna, gastatu dugula dirua eta zureak direla gure abere-taldeak; ez zaizkigu, jauna, gure besoak eta lurra besterik gelditzen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 47