Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 43:8-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Judak bere aita Israeli esan zion:—Bidali mutikoa nirekin. Abia gaitezen. Bestela denok hilko gara: zu, gu eta gure umeak.

9. Neure gain hartzen dut zure semearen erantzukizuna; neuri eskatu kontuak. Itzultzen ez badizut eta aurrera ekartzen ez, errudun izango nauzu betiko!

10. Hainbeste luzatu ez bagina, honezkero egina genukeen birritan ere joan-etorria.

11. Aita Israelek esan zien:—Beharrezkoa baldin bada, joan, hartu zorroetan lurreko fruiturik hoberenak eta eskaini oparia gizon hari: ukendu, ezti, usaingarri, mirra, intxaur eta almendrak, denetik pixka bat.

12. Hartu dirua ere eta itzuli zeuen zaku-muturrean ekarritakoa, okerren bat izan da eta.

13. Eraman zeuen anaia eta itzuli gizon harengana.

14. Jainko ahaltsua lagun, aurki dezazuela gupida gizon haren aurrean, eta Benjaminekin eta beste anaiarekin, Simeonekin, itzuli etxera. Niri dagokidanez, semerik gabe gelditu behar badut, geldi nadila.

15. Oparia, dirua eta Benjamin berekin harturik, Egiptora jaitsi ziren Jakoben semeak eta Joseren aurrera aurkeztu.

16. Ikusi zuen Josek Benjamin ere haiekin zela, eta jauregiko arduradunari esan zion: «Eramatzazu gizon hauek etxera; hil abere bat eta atondu, nirekin bazkalduko baitute gaur».

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 43