Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 43:27-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

27. Agurtu ondoren, Josek galdetu zien:—Eta ongi al da aipatu zenidaten aita zaharra? Bizi al da oraindik?

28. —Zure zerbitzari den gure aita bizi da, bai, oraindik, eta ongi dago —erantzun zioten, berriro makurtuz eta ahuspeztuz.

29. Gero, Josek, ama berarengandiko senide zuen Benjaminengan begiak jarririk, esan zuen:—Hori al da zuek aipatu zenidaten anaia gazteena? Bejondaiala, seme!

30. Anaiaz bihotz-hunkiturik, negargurak eman zion eta, presaka bere gelara joanez, negar egin zuen.

31. Gero, aurpegia garbituz, gelatik atera eta, adore harturik, bazkaria zerbitzatzeko agindu zuen.

32. Aparte eman zioten jaten Joseri, aparte bere anaiei eta aparte Joseren gonbidatu egiptoarrei. Izan ere, egiptoarrei ez zaie zilegi hebrearrekin batera jatea; beren erlijio-ohiturek galarazten diete.

33. Anaiak Joseren aurrez aurre zeuden eseriak, zaharrenetik gazteenera, eta harriturik elkarri begira.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 43