Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 41:35-46 Elizen Arteko Biblia (EAB)

35. Etortzeko diren urte on horietan, janari ugari jaso eta bil dezatela zure ardurapean, eta hirietan gorde.

36. Horrela, janari hori gorderik geldituko da Egipto lurraldean izango diren zazpi gose-urteetarako, eta goseteak ez du lurralde hau hondatuko».

37. Ongi iruditu zitzaion proposamena faraoiari, baita honen funtzionarioei ere.

38. Beraz, faraoiak esan zien: «Aurki ote genezake Jainkoaren espiritua honek bezala izango duen gizonik?»

39. Eta Joseri esan zion: «Ez daiteke inor zu baino gizon argi eta zuhurragorik izan, Jainkoak gauza guztietan aditua izatea eman dizunez gero.

40. Zeu izango zara, bada, nire jauregiko buru, eta zuk esana egingo du herri osoak. Neu bakarrik izango nauzu gainetik, errege naizenez.

41. Hara, Egipto osoaren gain ematen dizut agintea».

42. Hau esanik, faraoiak bere behatzetik eraztuna atera eta Joserenean ezarri zuen; liho finezko arropak jantzarazi zizkion eta urrezko lepoko katea ipini.

43. Gero, bere bigarren zalgurdira igoarazi zuen, aurretik oihuka zihoazkiolarik: «Kontuz!»Honela eman zion faraoiak Joseri agintea Egipto osoaren gain.

44. Esan zion era berean: «Neu nauzu faraoia, baina zure baimenik gabe ezin izango du inork behatz txikia ere altxatu Egipto lurralde guztian».

45. Faraoiak Tzafnat-Panea izena ezarri zion Joseri, eta Asenat, On hiriko apaiz Poti-Feraren alaba, eman zion emaztetzat. Beraz, Egiptoko agintari gertatu zen Jose.

46. Hogeita hamar urte zituen faraoiaren, Egiptoko erregearen, aurrera eraman zutenean.Faraoiagandik alde egin eta berehala, Egipto lurralde guztiaren itzulia egin zuen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 41