Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 4:1-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gizonak bere emazte Evarekin harremanak izan zituen. Haurdun gelditu zen Eva, eta Kain —hau da, «Eskuratua»— izan zuen. Orduan, esan zuen: «Gizon bat eskuratu dut Jaunari esker».

2. Gero, haren anaia Abel izan zuen.Abel artzain bilakatu zen; Kain, berriz, nekazari.

3. Handik aldi batera, Kainek lurreko fruituen eskaintza egin zion Jaunari.

4. Abelek ere ekarri zituen artaldeko lehen bildotsak eta ardi-gantza. Jaunak abegi on egin zien Abeli eta honen emaitzari;

5. ez, ordea, Kaini eta honen emaitzari. Kain biziki haserretu zen, eta kopetilun zebilen.

6. Jaunak esan zion, orduan:— Zergatik zaude haserre? Zergatik kopetilun?

7. Zuzen jokatuko bazenu, argituko litzaizuke aurpegia; baina oker zabiltzanez gero, atean duzu bekatua, gainera erortzeko zain. Hala ere, mendera dezakezu.

8. Behinola, Kainek esanda, Abel eta biak landara elkarrekin joan zirelarik, Kainek anaiari eraso eta hil egin zuen.

9. Jaunak esan zion Kaini:—Non da anaia?Kainek erantzun:—Ez dakit. Anaiaren zaintzaile ote naiz, bada, ni?

10. Jaunak, orduan:—Zer egin duk? Hire anaiaren odola lurretik oihuka ari zaidak.

11. Horregatik, madarikatu egiten hau hik isuritako odola edan duen lurrak.

12. Lurra landuko duk, baina ez dik fruiturik emango; noraezean ibiliko haiz munduan.

13. Kainek esan zion Jaunari:—Astunegia dut zigor hau, eraman ahal izateko.

14. Gaur lur hauetatik botatzen nauzularik, zure begi-bistatik urrun eta munduan noraezean ibili beharko dut; hala, aurki nazan edonork hil egingo nau.

15. Jaunak, ordea, erantzun zion:—Ez horixe! Kain hiltzen duena, zazpi aldiz gogorrago izango da zigortua.Eta Jaunak ezaugarri bat ezarri zion Kaini, aurkitzen zuen inork hil ez zezan.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 4