Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 36:23-38 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Xobalen semeak Alban, Manahat, Eval, Xefo eta Onam izan ziren.

24. Tzibonen semeak Aia eta Ana. Ana hau izan zen basamortuan ur beroa aurkitu zuena, bere aita Tzibonen astoak larratzen ari zela.

25. Anak seme-alabak izan zituen: Dixon eta Oholibama.

26. Dixonen semeak Hemdan, Exban, Jitran eta Keran izan ziren.

27. Etzerren semeak Bilhan, Zaaban eta Akan izan ziren.

28. Dixanenak, Utz eta Aran.

29. Hauek dira banan-banan Seir lurraldeko hortarren leinuburuak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana,

30. Dixon, Etzer eta Dixan.

31. Hona Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik:

32. Bela Beorren semea, Dinhaba hirikoa;

33. Belaren ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa;

34. Jobaben ondoren Huxan, temandarren lurraldekoa;

35. Huxanen ondoren Hadad, Bedaden semea, Abitekoa (honek menderatu zituen madiandarrak Moaben).

36. Hadaden ondoren Samla, Masrekakoa;

37. Samlaren ondoren Saul, Rehobot-Naharrekoa;

38. Saulen ondoren Baal-Hanan, Akborren semea;

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 36