Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 34:13-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Jakoben semeek azpikeriaz erantzun zieten Sikemi eta honen aita Hamorri, Dina desohoratu zuelako.

14. Esan zieten: «Ez dezakegu horrelakorik egin. Geure arreba erdaingabe bati eman emaztetzat! Laidoa litzateke guretzat.

15. Gu bezalako bihurtzen bazarete bakarrik onartuko dizuegu eskaria, zuen gizonezko guztiak erdaintzen badira, alegia.

16. Orduan, geure alabak emango dizkizuegu emaztetzat eta zuen alabak hartuko geuretzat; zuekin biziko gara eta herri bakar bat izango.

17. Baina erdaindu nahi ez baduzue, geure arreba hartu eta alde egingo dugu».

18. Hitz hauek atsegin izan zituzten Hamorrek eta honen seme Sikemek.

19. Mutila berandu gabe erdaindu zen, hain gogoko baitzuen Jakoben alaba. Eta bera zen bere aitaren etxean ohoragarriena.

20. Hamor eta honen seme Sikem joan ziren hiri-sarrerako plazara eta honela mintzatu zitzaizkien hiritarrei:

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 34